miércoles, 13 de febrero de 2019

KULTURA

EUSKAL KULTURA


Aurreko klasean kultura zer den aztertzen ibili eta gero, euskal kultura nola definituko genukeen azaltzea eskatu zigun irakasleak. Atzerriko norbaiti nola azalduko geniokeen irudikatu, eta bururatutako kontzeptuak jarri nituen nik.

Batetik euskal kulturaren osagaietako bat, hizkuntza dugu. Euskara da euskal kulturako hizkuntza ofiziala, nahiz eta zonalde batzuetan gaztelania ere hitz egiten den. Frantzia eta Espainiaren eragin izugarria du Euskal Herriak.

Bestalde, herri kirolak dira kirol tradizionalak hemen. Herriko plazetan, frontoietan…praktikatzen dira eta askotan animaliak erabiltzen dira horretarako, adibidez: idiak, zaldiak, behiak… Giza probak ere badira ezagun, hau baina pertsonek soilik egiten dute, lasto fardelekin, txingekin, harria jasotzen…

Hitzarekin eta hizkuntzarekin zerikusi handia duen eta oso fama handia duen diziplina, bertsolaritza da. Gaur egun jarraitzaile asko ditu eta txapelketa zein saio mordoa antolatzen dira. Bertsolaritza bat bateko inprobizazioan oinarritzen da, hitzak errimatuz, doinu batekin eta metrika zehatz batekin. Musikatua ere izan daiteke instrumentu ezberdinen bitartez. Bertsolari famatu asko daude gurean: Maialen Lujanbio, Amets Arzalluz, Andoni Egaña, Alaia Martin…

Festarako ere grina handia erakusten da, jai herrikoiak oso garrantzizkoak izanik eta “poteoa” edo “txikiteoa” izanik horren ardatz. Kuadrilan batu eta tabernarik taberna ibiltzen gara herriko kaleetan. Tartean euskal dantzak ere uztartzen dira, tradizionalak eta beroko ospakizunetarako urteetan zehar erabili izan direnak plaza edo herri giroan.

Mendi zaletasuna ere oso presente egon da beti, mendira joateko kultura handia sustatuz talde ezberdinen artean.

Arrantza eta baserri giroa, alegia abeltzaintza eta merkataritza sektore eta ohitura ohikoenak dira euskal kulturan. Horrekin batera, gastronomia ere azpimarratu behar da, sukaldari ezberdin asko egonik eta jateko ohitura izanik etxeko mahaian esertzearen plazerrik handien. Pintxoak dira tabernetan arrakasta gehien dutenak, tragoxka batekin batera sabela betetzeko.

Eta nola ez, parrandan edo “poteoan” tradizionalki edan izan den edaria, eta edaten duguna, txakolina eta batez ere sagardoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario