GIZARTE ERALDAKETARAKO JARDUNALDIAK (UNRWA)
UNRWA
●
Hitzaldiak
Lehen
egunean artea gizarte eraldaketarako
tresna gisa izenpean zenbait hitzaldi izan genituen UNRWA euskadiren
eskutik. UNRWA Ekialde
Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da. Hauen
helburua, Jordanian, Libanon, Sirian eta Palestinar herrialde okupatuetan
dauden 5 milioi palestinar errefuxiatuei arreta, babesa eta defentsa eskaintzea
da. Euren egoerari irtenbide baketsua eta iraunkorra emanez eta gainerakoei
hauek bizi duten egoeraren berri emanez. Beti ere, aurre iritziak apurtuz.
Azken finean, gizarte
eraldaketarako hezkuntzaren bitartez, aldaketa indibidual, kolektibo eta
herritar kritikoak sortu behar ditugu. Barrutik ukitzen gaituzten gauzek
eraldaketa horretarako bidea irekitzen dute, hausnarketarako, pentsamendu
kritikoa garatzeko zein aurreiritziak apurtzeko. Horren adibide garbia da,
artista eta irakaslea den Maysun Cheikh Ali Mediavillak
egiten duen lana. Pertsonen sentimenduak mugiarazteko eta kasu honetan
Palestinako kasua ezagutarazteko artea eta IKT-ak elkartuz mezu desberdinak
elarazten ditu.
Hortaz, eraldaketa hori aurrera
eramateko artea baliabide lagungarria izan daiteke Haur Hezkunzako etapan, izan
ere, barruko sentimendu edo egoera ezkutuak kanporatzeko aukera zabala ematen
digu. Askotan, adierazi nahi dugun hori hitzez komunikatzea zaila egiten zaigu
bai heldu zein haurrei eta kasu horietan tresna honetaz baliatzea eragingarria izan
daiteke.
Nahiz eta hitzaldi hauek gai
interesgarri asko jorratu eta ezagutza desberdinak barneratu, jardunaldiaren
bigarren atala, tailerrak, eraman errazagoak izateaz gain, ezagutzak modu
dinamiko eta ludikoago batean barneratu genituen. Honek, hausnartzera bultzatu
gintuen, etorkizun batean geure haurrekin ikasgelan gaudenean, nolako klaseak
eman nahi ditugu edo nola lotu nahi dugu haur ororen arrakasta? Ezagutzak
teoria hutsarekin soilik ez dira barneratzen eta hortaz, tailerretan ikusi
bezala modu dinamiko batean ikasteak bide gehiago irekitzen dizkigu,
kritikotasuna eta iritzi pertsonala garatzeaz gain sentimendu eta egoera
desberdinei bidea emateko balio du.
Hona eman tailer bakoitzak egin zizkigun ekarpenak:
●
Tailerrak
➔
Komiki tailerra
Tailer
honetan hainbat jarduera egin genituen, haurrekin aniztasuna lantzeko
baliagarriak.
Hasteko, norbaitek sentimendu bat esan behar
zuen (haserre, pozik, triste…) eta beste batek sentimendu horren aurpegia
marraztu behar zuen arbelean. Ondoren, bakoitzari orri bat banatu eta epe motz
bat genuen aurpegi bat margotzen hasteko, irakasleak esaten zuenean eskubiko
lagunari pasa behar genion orria eta honek gure marrazkia jarraitu behar zuen
eta guk gure ezkerreko lagunaren marrazkia jarraitu behar genuen. Honela,
hainbat ikaskideren marrazkiei gure ekarpen txikiak eginez, aurpegi ezberdinak
lortu genituen.
Bukatzeko,
komiki bat sortu behar genuen eta bakoitzak gai bat aukeratu beharrean dinamika
bat egin genuen bakoitzak gai bat izan zezan. Orri zati batean subjektu bat
idatzi genuen eta beste orri zati batean egoera (adibidez, subjektua: txakurra,
egoera: parkean jolasten). Ondoren, subjektuak poltsa batean eta egoerak beste
batean sartu eta bakoitzetik bat hartu genituen, horrela gure esaldia osatuz
eta gure gaia sortuz. Bakoitzak bere gaiarekin gure komikia sortu genuen.
Egia
da hasiera batean “komiki tailerra” irakurri genuenean ez zela oso gure
gustukoa izan. Uste genuen komikiak haur hezkuntzatik oso urrun zeudela, ez
diegula probetxu handirik aterako edota zuzenean ez ditugula erabiliko. Tailer
honek ikuspegi hori aldatu digu, komikiak, marrazkiekin batera, artea dira, eta
arteak beti hainbat onura dakartza, kasu honetan, haur hezkuntzan.
Artea
haur hezkuntzan komunikatzeko tresna bezala definituko genuke. Artearen
bitartez, kasu honetan komiki edo marrazkiak, haurrek mezu oso garrantzitsua
elarazten dituzte. Askotan, haurrak bere
sentimenduak transmititu nahi ditu eta ez ditu nahi adina baliabide hauek
adierazi ahal izateko, honek haurraren egoera ulertzea galarazten dio irakasleari
eta ondorioz haurra frustratua senti daiteke. Baliabide didaktiko honen
bitartez, hau da, komiki edo marrazkiaren bitartez, haurrari barruko nahaste
horiek kanpo munduari komunikatu eta adierazteko aukera zabaltzen zaio. Honela,
irakaslea haurraren egoerara gerturatu eta bere egoera afektibo eta soziala
gertuagotik ezagutzeko aukera izango du, jarraian, egoera horretara egokitzeko
testuinguru egokia eskainiz.
Ipuinen
moduan, komikiak ere Haur Hezkuntzarako baliabide didaktiko garrantzitsuak
dira. Hauen bitartez, haurrei bestelako mundu eta errealitateak ezagutzeko
aukerak zabaltzen dizkiegu, haurra pentsatzera eramanez. Azken finean, bertan kontatzen diren gertaerek
helburu hezitzailea dute, modu honetan haurrei balore positiboak helarazten
dizkiegu.
Bestalde,
komikia, arazo sozial eta kulturalak konpontzeko lagungarria izan daiteke. Bakoitzaren desberdintasunak onartuz eta
balore hezitzaile eta positiboetan hezteko bideak irekiz. Kasu honetan,
kominiak kultura ezberdinak eta bakoitzaren arazoak bertan trasmititzeko aukera
ematen digu, haur bakoitzaren egoera eta kultura landu, ezagutu, ulertu eta
esterotipoak hausteko.
➔
Antzerki tailerra
Antzerki
tailerrean, errefuxiatuak pairatzen duten egoera orokorraren interpretazio
txiki bat egiteko aukera eman ziguten. HHko ikasleok, gelara sartu eta
borobilean dinamika bat egin ondoren, jolasten hasi ginen. Tailerra eman zigun
mutilak azaldu zuen, jolasaren bitartez antzeztuko genuela, eta haurrek ere
halaxe egiten dutela.
Hainbat joko egin
genituen bertako espazioa aprobetxatuz. Batetik, mutilak zenbaki batzuk esaten
zituen eta guk zenbakiaren araberakoa egin behar genuen: salto, geldirik geratu
edo hildakoarena egin. Bestetik, hondartza bat irudikatu behar genuen eta
bakoitzak, hondartzan egon daitezkeen osagai ezberdinak imitatu behar genituen
gorputza erabiliz.
Hasierako
jokoek, antzerkiko dinamika hartzen lagundu ziguten, bertan landu behar
genituen aspektu ezberdinak finkatzen: mugimendua, errepikapena, zurruntasuna…
Errepikapenak, oraintsu azaldu bezala, toki handia hartu zuen. Behin eta berriz
errepikatu behar izan genuen eszena berdina, buruan sartu, grabatu eta ondo
finkatuta geratu arte.
Lehenengo eszenan,
errefuxiatuak beraien herri eta etxeetatik, errefuxiatuen kanpoan sartzeko egin
beharreko bide luze, neketsu eta mingarria antzeztu behar genuen. Gure
objektuak, hau da, zapatak eskuan edo gainean hartuta, baliorik handiena zuen
altxorra irudikatzen zuen. Baliozko altxor horiek baina, abandonatu egin behar
izan genituen.
Bigarren
eszena gauzatu ahal izateko, beste joko bat egin genuen, imajinazioa zena gure
tresna garrantzitsua. Hondartzan egongo bagina bezala irudikatu behar genuen
gure burua, bakoitza pertsonaia edo egoera bat interpretatuz.
Hirugarrenik
eta azken eszena antzezteko, gorputzaren zurruntasuna zen kontuan izan
beharreko faktorea. Soldaduak bagina bezala, azkar eta indar handiz azaldu
genuen errefuxiatuek beharrezko dituzten osasun zerbitzuak hartzeko izaten
dituzten zailtasunak, milaka kilometroko ilarak eginez.
Azkenik,
ilaran jarri ginen guztiok, eta kandela batzuk eskuan hartuta, aurrera egiten
zuten batzuek. Besteok atzetik eta astiro, eszenifikatu genuen egoeraren
gogortasuna, amaiera emanez antzerkiari.
Modu
oso interesgarria izan zen errefuxiatuen egoera irudikatu ahal izateko, oso
originala eta aldi berean gogorra. Sentimenduen leku handia hartu zuten,
emozioak azaleratuz eta errefuxiatuak izango bagina bezala imajinatuz gure
burua.
Jokoaren
bitartez, oso erreala eta aldi berean errepresentazioa bat zen egoera gordin
bat azaldu ahal izan genuen. Ez genuen espero, joko sinple batzuetatik
abiatutako ariketa, horrelako antzerki batean bukatuko litzatekeenik.
Oso
interesgarria da egin genuen ariketa, haurrekin ere antzezlanen edo
antzerkiaren bitartez, milaka gauza landu daitezkeelako. Errealitatera
hurbiltzeko aukera ematen du, eta norbere aurreiritzi eta jarrera ezegokiak
alboratzeko oso herraminta eraginkorra da. Gainera haurrentzako ere
entretenigarria izan daiteke, eta didaktikoa aldi berean.
Zer
esanik ez, gorputz adierazpena eta emozioak asko lantzen direla, hauek izanik
haur hezkuntzan landu beharreko aspektu garrantzitsu bi.
➔
Ipuin tailerra
Tailer honetan, ez genuen ipuinik irakurri ezta kontatu ere, bizik eta
gure esperientziak kontatzen jardun genuen tailerra iraun zuen denbora.
Horretarako, tailerra hainbat zatitan banatu genuen.
Hasteko eta behin bakoitza bere
burua aurkeztu zuen gela osoaren aurrean. Horrela konfiantza giroa sortu
genezan eta denen aurrean lotsa gutxiago pasa genezan. Ondoren, bikoteka jarri
ginen. Bertan, beste kideari txikitako esperientzia positibo bat, bizitzako
momentu barregarrik bat edo beldurrezko bat hautatu eta kideari kontatu behar
izan genion. Hau egitean eta bikotekide guztiak amaitzean, denen aurrean beste
kideak azaldutako esperientzia hori kontatu behar izan genuen gure modura.
Jarraitzeko, bikoteak baita
hasierako bizipenak mantenduz, bizipen hori zentzumenen bitartez kontatu behar
genion. Horretarako, bakoitzak bizipen hori bost hitzetan laburbildu zuen
gerora bikotekideari ukimenaren bitartez hori transmititzeko. Hori egitean,
bikotekide bakoitzak bagenekien gutxi gorabehera zertaz joango zen bestearen
bizipena. Leku ezberdinetara eraman ondoren, bakoitza bestearen frentean eseri
zen eta benetako esperientzia hori azaldu zion. Ariketa honen bitartez, nire
bikotekidea eta ni, asko hitz egin genuen eta gure esperientzian gehiago
sakontzen lagundu zigun, baita konturatu
ginen ez genuela bizipen zakar hori batek bakarrik jasan.
Ondoren, ipuin bat osatu behar izan
genuen, baina ez edozein ipuin, baizik eta izenez eta adjektiboz osaturiko bat.
Alegia, ordenean jarrita, bakoitza izen eta adjektibo bat esan behar genuen
gure aurrekoak esandakoarekin bat etortzen zena, telefono izorratuaren
antzerako jolasa izan zen. Esan beharra dago, ariketa hau ez zitzaigula asko
gustatu oso zaila izan baitzen, ez genuelako jarraitzen aurrekoak esandakoa,
oso zaila baitzen guztiek esandakoaz oroitzeaz.
Laburbilduz, naiz eta aniztasunaren
inguruan ez hitz egin tailer honetan, konturatu ginen, egoerak kontatu
ditzazkegula naiz eta, benetan ez bizi. Besteen lekuan jarri gaitezkeela
sentimenduak azalduz, errealitatea deskribatuz… Honela, pertsona gehiagorengana
heldu gintezke besteen egoera azalduz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario