GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK
GENERO ETA ESTEROTIPOAK
GENERO ETA ESTEROTIPOAK
1.1.
jarduera. ANIZTASUNA. Bideo eta irudien inguruko hausnarketa
Taldeko
jarduera
Taldearen
zkia / Taldearen izena: 7. taldea.
Alumy
Parte
hartutako kideak: Aiuri
Ferrero, Yara Duran, Leire Gezuraga eta Maddi Galarraga.
Data: 2019ko Otsailaren 25.
ZER DA
NORMALA IZATEA?
Gizartearentzako
“normala” izatea, berak inposatutako arau, norma zein estereotipo guztiak
betetzen dituena da. Baina ba al dago norbait gizarte guztietan norma
guzti hauek betetzen dituenik? EZ, normala izatea ezinezkoa da, hortaz guretzat
kontzeptu hori ez da existitzen. Gizarteak sortu duen kontzeptu bat da,
homogeneotasunarekin bat datorrena, gizartea kontrolpean eduki ahal izateko.
DESBERDINTSAUNAK
|
AMANKOMUNAK
|
-Fisikoki,
altura, ile kolorea...
-Betaurrekoak.
-Izateko
era.
-Familia
eredua.
|
-Zuriak.
Pribilegioak geure eskura.
-Neskak.
-Haur
Hezkuntzako ikasleak.
-Ama
hizkuntza euskara.
|
1. GENEROA
ETA ESTEREOTIPOAK
1.1. Nola
jantziko zenukeen zure alaba edo semea?
Kolore
neutroekin eta ez neska arrosarekin eta mutila urdinarekin. Edozein kolore
erabiliko genuke.
1.2. Zenbat
neska edo mutil zaudete klasean?
Bi
mutil eta gainontzekoa neskak, %99a neskak.
1.3. Gradu
zehatzak daude neska edo mutilei zuzenduta?
Graduak
badaude maskulinizatuak eta feminizatuak, adibidez ingeniaritza (mutilak) edota
zaintza lanak, erizaintza (neskak).
1.4. Lan
arloan desberdintasunik ba al dago?
Noski,
kristalezko sabaia existitzen da. Emakumeek inoiz ez dute izango gizonezkoek
baino postu altuagoa, emakumezkoak haurrak edukitzerako orduan ondo pentsatu
behar dute beraien lana galtzeko arriskua izan dezaketelako. Gainera, soldatak
ere askoz baxuagoak dira emakumezkoenak, gizonezkoenak baino.
1.5. Anai
arreben arteko desberdintasunik badago?
Bai, batez
ere neskei gehiago exigitzen zaie mutilei baino. Neskak, askoz gehiago babesten
eta kontrolatzen dira: kontuz, ez joan bakarrik etxera.
“Sobreprotekzioa”
da hori adierazteko hitza.
1.6. Modako
estereotipoak. Aztertu bi portadak. Zein ideia/mezu eskaintzen du formalki zein
edukien aldetik?
SUPERHOMBRE
|
GLAMOUR
|
Forma
|
-Urdin-berde
kolorea.
-Izena
(indarra)
|
-Arroxa
kolorea.
-Glamurra,
liraina, fina...
|
Edukiak
|
-Mutilen
esterotipo perfektua.
-Perfektua
izateko tips.
-Kamixeta
gabe.
-Bere
izaera pribilegiatua enpoderatzeko.
|
-Tapatuta.
-Neska
manikiak, perfektuak.
-Forman
egoteko, perfektua izateko tips.
-Indirektamente
esan fisikoki nola egon behar zaren.
-Bikotea
nola mantendu.
-Gizon
emakume harreman heterosexuala bultzatu.
|
1.8.
Estetikaren aldetik, estereotipoak existitzen al dira? Gure gizartean zein
estereotipo daudela uste duzu? Ipini ereduak.
Gaur egungo
gizartean azalekoa da estereotipoak existitzen direla eta ezin dugu ukatu
emakumezkoei askoz gehiago inposatzen zaizkiela gizonezkoei baino.
Bai, noski
estereotipoak badaude. Alde batetik, emakumeak; altuak, argalak, bular eta
ipurdi “handi”dunak (90-60-90), ile horiak, begi deigarriak, kirolariak,
inteligenteak eta ikasketadunak izatea da gizarteak eskatzen duena.
Emakumezkoak, gona edo soineko motz eta estuak eta izugarrizko takoiak eraman
behar izaten dituzte. Horretaz gain, makilajeak pisu handia dauka, hori gabe ez
baita “look”a osatzen.
Gizonezkoak
aldiz, mota ezberdinetakoak daudela ikusi dezakegu kanpora begirako itxura
erakusten duten lanbideetan adibidez. Fisikoki ez zaie emakumezkoei bezain
beste exigitzen. Hala ere, badaude gimnasioan eguna pasatzen dutenak beraien
gorputza tonifikatzen, hondartzan “moreno” jartzen, orrazkera antzekoak dituzte
denek eta janzkerari dagokionez, galtza estuak geroz eta modakoagoak dira eta
kamiseta zein jertseak ere bai. Lanerako traje dotoreek ere fama handia hartu
dute.
1.9. Beste
kultura batzuetan gure estereotipo berak al dituzte estetikan? Eta beste
garai/aro batzuetan berdinak al ziren? Ipini ereduak
Batzuetan
bai, baina beste batzuetan beste mota bateko estereotipoak existitzen dira.
Egia da beste garai edo aroetan ezberdinak zirela estereotipoak. Nobleak
zirenak azal zuria zuten eta aldiz langileek beltzarana. Gaur egun, kultura
batzuetan pertsona lodia izatea ez dago gaizki ikusia, edota zuria izatea.
Kultura okzidentalean aldiz, hori kritikatu egiten da eta bazterkeria edo
diskriminazio egoerak areagotzen dira.
Telebistako
iragarkietan, neskak argaltzeko pastilak saltzen dituzte, neskei zuzenki
adieraziz argal egon behar dutela eta horretarako dieta bat mantendu behar
dutela.
1.10. Ikusi
duzue “Mikromatxismo” bideoak. Zabalduta dago? Neska ala mutila izanda,
horrelakorik ezagutu duzue? Nola sentitu zarete? Garrantzia kentzen diogu
-brometan ari direla, “ligatu” nahi du-, berehala desenkusatzen dugu?
Noski,
egunero bizi da. “Mikromatxismoak gizonezkoek egunerokotasunean
egiten dituzten maniobrak dira, emakumeen gainean duten boterea baieztatzeko
edo defendatzeko. Izendapen gehiago ere badituzte mikromatxismoek: tirania
txikia, indarkeria biguna edo leuna, pertsonen arteko terrorismoa edo geroz eta
gehiago hedatzen ari den indarkeria sotila”. Bai, ezagutu dugu eta gainera
testuiguru ezberdin askotan. Gaizki sentitze da pertsona horrelakoetan, izan
daiteke farran, kalean, kirol egiten, hondartzan...Irainduta, erasotuta eta
gutxietsita sentitzen gara. Ez dute eskubiderik horrelakorik esan edo egiteko,
beste inoren gaineko juizioak egiten baitituzte. Guk ez, baina askok bai
hartzen dute barregarritzat. Kontzientzia kontua da eta guk emakumeok gure
aldetik erantzun bat ematea beharrezkoa da, beti ere enpoderatuak sentitzen
bagara.
2.
ANIZTASUNAREN AURREAN, ZER?
2. 1. Ur
Handitan saioa ikusi. Aniztasunaren ideiaren zabalpenerako eta moduluko
lanerako interesgarriak izan daitezkeen ideiak jaso.
- Onarpena egon
behar da beti. Besteak zu onartu behar zaitu, zuk bestea onartu beharko zenuke;
guzti hau beti ere errespetuz eta norbere izateko modua zein ezaugarriak
kontuan izanik..
- Errespetua
beharrezkoa da bizikidetzarako.
- Besteen onarpena
modu batean edo bestean bilatzeko, pertsonak edozer gauza egiteko prest daude;
nahiz eta bere gustukoa ez izan, beharrezkotzat ikusten du bizia ematea
adibidez.
- “Desberdina” den
horrek izan ditzazkeen zailtasunak kontuan izan behar dira.
- Entzuteko eta
laguntzeko prest egon behar da.
- Besteen lekuan
jartzen jakin behar dugu. Besteak sentitu dezaketen hori zer den jakiteko. Enpatia.
- Tratu txarrak
pairatzen dituzte onartuak ez direnak.
- Mina eta
sufrimendua ez dira ahazten, beraz hori ekiditeko beharrezkoa da mota honetako
bazterkeria egoerak saihestea.
2.2.
FRIENDS Bideoei egokitzen zaizkien izenburuak hautatu
1
|
Laguntasuna.
Pertsona bakar bat baino gehiago izanez gero, indar gehiago dugu.
|
2
|
Hitzak
eraso bihurtu daitezke.
|
3
|
Desberdin
izateak ez du esan nahi ez garenik existitzen.
|
4
|
Erasoa
edozein lekutan eman daiteke, kontuan izan.
|
5
|
Nahiz eta
zure inguruan jendea egon, baztertuta sentitu edo egon zaitezke.
|
6
|
Bullying-a
leku guztietan dago, nahiz eta guk ez antzeman.
|
2.4.. Azken
bideoei buruzko galderak erantzun:
a) Aniztasuna ikuspegitik hor
agertzen diren jazarpenak edo diskriminazioak, ze motakoak dira?
- funtzionala
- fisikoak,
zuzenka edo zeharkakoak
- ahozkoak
- sozialak
- arrazakeria
- janzkera edo
izakera
- ciberbulling
b) Bideoaren protagonista, nola
sentituko da? Noizbait, horrelako egoera batean ikusi duzu zure burua edo beste
testuinguruan horrelakoak jasan dituen pertsonaren bat ezagutu duzu?
Bideoko
pertsonak gaizki, baztertuta, bakarrik sentituko lirateke. Inork ulertuko ez
baliete bezala. Talde presioaren menpe, onartuak sentitzeko.
Bai, ezagutu
dugu horrelako kasuak eta esan beharra dugu ez dela batere aproposa ezta
zibila, horrelako kasuetan parte hartzea edota ikustea eta ezer egin gabe
geratzea.
c) Jazarpenak edo diskriminazioak
egiten dituztenak zeintzuk dira, zergatik egiten dituzte horrelakoak? nola
sentitzen dira?
Horrelako
pertsonak, noizbait jazarpena sentitu duelako, etxeko giroa ez dutelako ona,
besteak baino gehiago sentitzeko, besteen aurrean hobeto geratzeko, etxean
horrelakorik ikusi dutelako… etab izan daiteke. Gehienetan, horrelako
pertsonak, gaizki sentitzen dira beraien buruarekin, eta egoera horretatik ihes
egiteko egiten dute.
d) Eta ikusleak edo lekukoak, zer
egiten dute? zergatik uste duzu horrela jokatzen dutela? nola sentitzen dira?
Ikusleak
beldur dira beraiei horrelakorik egin diezaioketen pentsatzeak. Horren
ondorioz, erasotzailearen alde jartzen dira nahiz eta jakin, jokabidea bidezkoa
ez dela. Horregatik, esan dezakegu ikusleak, beldurtuta, lotsatuta… etab egon
daitezkeela.
Calcuta
ondoaneko jardunaldiak gai ezberdinen inguruko hausnarketa egiteko aukera eman
digu. Hona hemen gure hausnarketa:
Nahiz eta aniztasunaren inguruko ezagutza zabalak
eskuratu ditugun lauhileko honetan zehar, Calcuta ondoko jardunaldiari
esker geure ikuspegia zabaldu eta errealitatea beste betaurreko batzuekin
ikusteko aukera eman zitzaigun. Burututako jarduera eta hausnarketek;
berdintasuna, aniztasuna, ugaritasuna, desberdintasuna, onarpena, errespetua,
enpatia, inklusioa, Eurozentrismoa eta aniztasunarekin lotutako
bestelako kontzeptu eta baloreak lantzea zuen helburu. Beti ere, gizarteko
esterotipoak hautsiz.
Bigarren zatian, gure kasuan, mapa mundiaren lana jorratu genuen. Bertan,
hainbat kontzepturen inguruan hausnartu genuen. Esaterako, gure mapa mundian
Europa maparen erdian jarrita dago beste kontinenteak gurearen inguruan jarrita
eta ezin aipatu gabe utzi kontinente bakoitzaren tamaina irrealak. Beste
ikuspuntu batetik ikusten badugu mapa, beste perspektiba batekin ikusi genezake
eta horretaz ez gara konturatzen. Azken finean, geure errealitatearen
erosotasunean bizi gara eta honek geure ikuspuntutik zein bizimodutik haratago
zer dagoen kontziente ez izatea eragiten du. Honek, hainbat ondorio ateratzera
eraman gintuen. Potentzia mundialak beste herrialdeen gainetik daude, diruak
dena mugitzen du, gizon txuri, dirudun eta okzidentalak (androzentrismoa)
lagundurik, bera gizarteko erreferente izanez eta berarengandik desberdina den
guzti hori, emakumea esaterako, alde batera utziz, gizonen menpeko bihurtuz.
Eurozentrismoa besteak baino hobeagoak sentitzea, besteak gutxiestea eta gizartearen
erreferenteak ez izatera bultzatzea eta besteen menpekoak izatea eramaten du,
Europarren kultura identitatea nagusituz. Bestalde, talde txikitan ere
besteen onarpena bilatzen dugu, beldurra diogulako desberdin izateari eta
pertenentzia sentimendua galtzeari edo ez izateari. Azken finean, norma zehatz
batzuk ez jarraitzeagatik baztertua izatea.
Honekin kontuan hartu behar dugu, ez dela gizartearen
errua bakarrik, baizik eta talde, arraza, esterotipoak arauak... jarraitzen
ditugula onartuak izateko eta gaizki begiratua ez izateko. Ondorioz,
homogeneotasuna bilatzen dugu singulartasuna eta berezitasuna aldera batera
utziz. Homogeneotasunak, denak berdinak izateak eta kultura bakarra partekatzea
eta jarraitzea darama, aniztasun hori hautsiz. Honela, gizarte estrukturaren
kontrola sustatzen du, errazagoa izanez identitate bakarrarekin lan egitea.
Homogeneotasunaren ideia hautsi behar dugu, kultura integratzailerako bidea
jarraituz eta ezberdintasun hori onartuz. Ezberdintasun hori, estimatu edo aitortzeko
ezinbestekoa izango da hezkuntza inklusibo baten ildotik jarraitzea. Hau da, ez
da nahikoa ezberdin den hori onartzea (integrazioa) hortik haratago joan behar
da guztien parte hartze eta entzute aktiboa sustatuz, komunitate sentimendua
bultzatuz. Ez da nahikoa haiek gizartean onartuak izatea soilik, baizik eta,
beraiek gizartearen parte direla eta onartzen ditugula sentitu behar dute,
horretarako hauen parte hartze aktiboa bermatuz gizartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario