lunes, 18 de febrero de 2019

CALCUTA ONDOAN

CALCUTA ONDOAN HITZALDIA

Nahiz eta aniztasunaren inguruko ezagutza zabalak eskuratu ditugun lauhileko honetan zehar, Calcuta ondoko jardunaldiari esker geure ikuspegia zabaldu eta errealitatea beste betaurreko batzuekin ikusteko aukera eman zigun. Burututako jarduera eta hausnarketek; berdintasuna, aniztasuna, ugaritasuna, desberdintasuna, onarpena, errespetua, enpatia, inklusioa, Eurozentrismoa eta aniztasunarekin lotutako bestelako kontzeptu eta baloreak lantzea zuen helburu. Beti ere, gizarteko esterotipoak hautsiz.  

    Bigarren zatian, gure kasuan, mapa mundiaren lana jorratu genuen. Bertan, hainbat kontzepturen inguruan hausnartu genuen. Esaterako, gure mapa mundian Europa maparen erdian jarrita dago beste kontinenteak gurearen inguruan jarrita eta ezin aipatu gabe utzi kontinente bakoitzaren tamaina irrealak. Beste ikuspuntu batetik ikusten badugu mapa, beste perspektiba batekin ikusi genezake eta horretaz ez gara konturatzen. Azken finean, geure errealitatearen erosotasunean bizi gara eta honek geure ikuspuntutik zein bizimodutik haratago zer dagoen kontziente ez izatea eragiten du. Honek, hainbat ondorio ateratzera eraman gintuen. Potentzia mundialak beste herrialdeen gainetik daude, diruak dena mugitzen du, gizon txuri, dirudun eta okzidentalak (androzentrismoa) lagundurik, bera gizarteko erreferente izanez eta berarengandik desberdina den guzti hori, emakumea esaterako, alde batera utziz, gizonen menpeko bihurtuz.

Eurozentrismoa besteak baino hobeagoak sentitzea, besteak gutxiestea eta gizartearen erreferenteak ez izatera bultzatzea eta besteen menpekoak izatea eramaten du, Europarren kultura identitatea nagusituz.  Bestalde, talde txikitan ere besteen onarpena bilatzen dugu, beldurra diogulako desberdin izateari eta pertenentzia sentimendua galtzeari edo ez izateari. Azken finean, norma zehatz batzuk ez jarraitzeagatik baztertua izatea.   

Honekin kontuan hartu behar dugu, ez dela gizartearen errua bakarrik, baizik eta talde, arraza, esterotipoak arauak… jarraitzen ditugula onartuak izateko eta gaizki begiratua ez izateko. Ondorioz, homogeneotasuna bilatzen dugu singulartasuna eta berezitasuna aldera batera utziz. Homogeneotasunak, denak berdinak izateak eta kultura bakarra partekatzea eta jarraitzea darama, aniztasun hori hautsiz. Honela, gizarte estrukturaren kontrola sustatzen du, errazagoa izanez identitate bakarrarekin lan egitea. Homogeneotasunaren ideia hautsi behar dugu, kultura integratzailerako bidea jarraituz eta ezberdintasun hori onartuz. Ezberdintasun hori, estimatu edo aitortzeko ezinbestekoa izango da hezkuntza inklusibo baten ildotik jarraitzea. Hau da, ez da nahikoa ezberdin den hori onartzea (integrazioa) hortik haratago joan behar da guztien parte hartze eta entzute aktiboa sustatuz, komunitate sentimendua bultzatuz. Ez da nahikoa haiek gizartean onartuak izatea soilik, baizik eta, beraiek gizartearen parte direla eta onartzen ditugula sentitu behar dute, horretarako hauen parte hartze aktiboa bermatuz gizartean.




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario