L´INTRUS
Aniztasuna kontzeptu zabala da, eta hortaz horren barruan
hainbat eta hainbat gai ditugu lantzeko. Aniztasunak aukera positibo anitz
ematen badizkigu ere argia da bazterkeria ugari dagoela hainbat kolektiborekiko
gehienbat.
Azken finean bazterketaz hitz egiten dugunean kolektibo
jakin batzuekiko bazterketa hartzen dugu kontuan baina denok sentitzen gara
geure mailan arrotz edo baztertuak. Segun eta zein testuinguru edota
errealitatean jaiotzen garen, pribilegio desberdinak ditugu geure eskura. Pribilegio horiei kudeaketa egoki bat ematea
ezinbestekotzat ikusten dugu, denok gizartearen parte sentiarazteko. Adibidez, L’Intrus erakusketan sartu baino
lehenago egindako dinamikan; paper batean noizbait arrotz edo lekuz kanpo
sentitu garen egoerak idazteko eskatu zigun gidak, ondoren altuan irakurri eta
egoera horiek inoiz bizi edo jasan izan ditugun aztertu genuen. Horrekin
konturatu gara, denok noizbait arrotz eta baztertuak sentitu garela, baina esan
behar dugu, ezin dugula alderatu Libian jasaten duten bazterkeria, guk jasaten
dugunarekin.
Artea gizartea
eraldatzeko tresna zein hausnartzeko baliabide gisa erabili dutela antzeman
daiteke honako erakusketa honetan. Arte
lanen atzean mezu garrantzitsu zein hunkigarriak aurki ditzakegu.
Esaterako, gure
atentzioa gehien deitu zuen arte lanetako bat, hormigoizko bloke bat izan zen.
Horren barruan bihotz baten taupadak entzuten ziren, honek, errefuxiatuen
bizipenak islatzen zituen. Hau da, horiek paretaren alde batean daudela eta gu
bestean eta ez dugula elkarren errealitatearen berri, beraz ezin diogula
elkarri lagundu, gizartean beste bat izateko. Beste arte lan bat, argazki
ezberdinak osatzen zuten multzoa izan da. Bertan, Libiako biztanleek bizi duten
egoera desabantailatsua islatzen zen. Obra honek, hainbat emakumeen erailketa
erakusten digu, eta nahiz eta artelan horrek herrialde jakin batean gertaturiko
egoera errepresentatu, garbia da mundu osoan gertatzen den arazo larri bat
dela. Hau da, hainbat argazki ageri dira obran, non bertan hasiera batean leku
ilun eta isolatuak ikusten dira, gehiago fijatuz, bertan emakumeak daudela
ohartzen gara, lurrean, hilda, arropa gutxirekin. Ez da kasualitatea emakumeak izatea eta
hilik agertzea. Horrekin hausnartu ahal izan dugu, emakume guztiak sentitu
garela noizbait, gauean, bakarrik, etxera iritsiko garen ala ez beldurturik.
Azken finean, irudi horietan ageri ziren neska horietako edozein, gu geu izan
gintezkeen edo izan gaitezke.
Erakusketaren bitartez, besteekin harremantzeko eta
besteengandik ikasteko aukera aparta izan dugu. Izan ere, hainbat egoera ezberdinei
aurre egiteko momentuan, batzuk modu batean interpretatzen zituztelako gauzak
eta norberak berriz, beste batean. Honen bitartez, besteen iritziak eta
ekarpenak entzunez, zure iritziak aldatu edota garatu ditzazkezu. Gainera,
besteen azalean jartzeko aukera ere eman digu tabakalerara egin dugun txango
honek, bai egin ditugun jarduerei esker eta baita ikusi eta aztertu ditugun
artelanei esker, honek hausnartzeko aukera anitz eman baitizkigu.
Momentuoro aniztasuna izan genuen iparorratz erakusketan.
Aniztasuna kontzeptu soziala da eta norbanakook protagonista gara aniztasunean,
hau da, kolektiboaren barnean. Denok gara desberdinak eta aniztasuna
desberdinen multzoa dela esan dezakegu. Pertsona bati bere aniztasuna aitortu
ezean, mugak jartzen dizkiogu. Kasu honetan, argi eta garbi ikusi ahal izan
genuen erakusketan errefuxiatuen edo emakumeen kasuan. Gure pribilegioez hitz
egin dugu lehenago eta hori azpimarratzea oso garrantzitsua da. Pribilegioa
beti izango du gizon zuri, heterosexual eta klase erdi altukoak. Nola ez,
emakumea zapaldua eta bere pribilegioak ukatuak; edota Libiako mutil bat. Nahiz
eta mutila izan, Libiakoa da, beraz ez zaio aitortuko inongo pribilegiorik,
duen kulturagatik eta bizi den lekuagatik.
Irakasleen
zeregina da pertsona arrotz ez sentitzea. Intrusoaren sentimendua ez izatea,
bestela haurraren ikasteko aukerak mugatu ditzakegu.
Azken
finean, pertsona zaintzeko, kasu honetan haurra, bere aniztasuna kontuan hartu
behar dugu. Hori dela eta, garrantzitsua iruditzen zaigu, irakasleak ikaslea
edota ikasleak ondo ezagutzea bakoitzaren beharrak asetzeko. Horren ondorioz,
ikasle bakoitzari beharrezko ikaskuntza eman ahalko liezaioke. Alegia, beraren
ahalmenetan oinarrituz, garapen hurbileko zonaldean kokatuz eta interesguneak
ezagutuz, haurraren heziketa integrala lortu dezake, ikasketa aukerak mugatu
gabe. Bestalde, irakasleak, ez du soilik bere kultura eta ohituretan oinarritu
behar, kontuan izan behar ditu haurren ohiturak eta hauek onartu eta gelan
integratzea ezinbestekoa da. Haurra gelako beste ikaskide bat bezala sentitu
behar da eta ez intruso edo arrotz moduan. Horretarako, irakasleak, tresnak
eskaini behar dizkio, bere beharrei erantzuten lagunduz; haurraren ezaugarri
guztiak onartuz.
“La
educación es importante porque trata de cambiar la sociedad. Estos chicos en la
escuela están siendo preparados para vivir juntos, para valorar al otro y
aprender de él. Es por eso que el trabajo de los docentes es muy importante, no
es solamente enseñarles a leer o a aprender matemática, sino a vivir juntos.
Educar es crear una sociedad más justa.” (Ainscow, 2017, El diario: educación,
2017tik jasoa)
No hay comentarios:
Publicar un comentario