miércoles, 30 de enero de 2019

ANIZTASUNA


 ANIZTASUNA ZER DA? HITZEN ZERRENDA.

Aniztasuna zer den galdetzen dutenean, edo  digutenean, berdintasuna dela esaten dugu askotan. Beste egunean ariketa interesgarri bat egin genuen gelan. Irakasleak aniztasuna hitza esaterakoan, burura zer hitz etortzen zitzaizkigun botatzeko eskatu zigun. Honako hauek esan genituen guk: onarpena, balioak, inklusioa, egokitzapena, tolerantzia, errespetua, aberastasuna, enpatia, desberdintasuna/berdintasuna eta askatasuna.

Ez da hitz gutxiko zerrenda, aniztasuna zer den osotasunen azaltzen jakin gabe botatzeko...ideiaren bat badaukagula erakutsi genuen.

Inoiz sakontasunen hitzaren esanahia aztertzen ez nintzen jarria momentu horretararte, baina egia esan ondo etorri zitzaidan. Aniztasuna bai lotzen nuen enpatiarekin adibidez, beste pertsonen azalean jartzeko gaitasuna izatearekin alegia. Edota, aberastasunarekin baita ere. Anitza den oro aberatsa dela irudikatu dezaket nik behintzat.

Gerora etxean pentsatzen hasi nintzen, aniztasuna zer da? Zer da aniztasuna? Eta hara, bonbila piztu zitzaidan barruan. Aniztasuna ezberdinen artea osatutako kideen multzoa dela esango nuke nik. Baina lehen gorago aipatu dudan kontzeptu edo hitz bat dago, berdintasuna. Askotan esaten da denok berdinak gara… ez, ez, ez gara berdinak. Gizakiak gara, bakoitza bere ezaugarriekin eta ezaugarri horiek dira desberdin egiten gaituztenak. Beste gauza bat da, berdintasuna aldarrikatzea, bai sexuari dagokionez, bai adinari dagokionez… 

Ariketa hau egin ostean, askoz argiago geratu zitzaidan zer den aniztasuna eta hitz batzuetan definitu beharko banu, honela izango litzateke: ezaugarri ezberdinez osatutako jende multzoa edo kolektiboa izendatzen duena, non errespetua, enpatia, inklusioa edo onarpena, eta balioak transmititzen diren.
Lehen aipatutako zerrenda horretara bueltatuz, beste hitz batzuk ere gehituko nituzke: generoa, sexua, arraza, kultura, gorputza, ikuspegia edo iritzia eta kolektiboa. Hauekin batera zerrenda osatzen joango litzateke eta beraz nire ustez aniztasuna zer denaren definizioa baita ere.

Argi dago gure jendartea oso anitza dela eta geroz eta anitzagoa izango dela. Bestela zer egingo genuke denok berdinak izango baginateke? Desberdintasuna beharrezkoa dela iruditzen zait, dena ezbaian jarri, hausnartu eta adostasunetara heldu ahal izateko. Adostasunera helduz gero, onartuko dugu elkar. Elkar onartuz gero, elkarrekin bizi ahal izango gara. Anitzak izanez, bizitza politagoa egingo dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario